XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erle endak Lurlangintzako eta abelosalaritzako iakintzan (oeri bai dagokie iñolaz erlezaintza ere) enda itzaren esangura, berezko iakintza iatorran ez bezala artzen da, gai oni buruz, erlezaintzako ikaskizunak oraindik bear bezala egiteko bai daude, ikasbide errezagorako, aurreneko iakintza ortara ioko dugu.

Gaurregun, ezitzaz iotzen da asierako baserle ura, erle etxekoitua bai deritzaio, ala ere, biziztilari ainbatek, egi-egiz, diotenez, erdietxekoitua besterik ez dagoala genesake, eundakako mendeen burura gizonak erlezaintzan iardun arren, ezilan ontan, aldaketa aundirik ez bai dio eragin eletxo eskurakaitz eta biurri oni.

Erleak, sorlekua, lurreko zein tokitan ukan zezaken, ez datoz bat iakintsuak, askotxok egoaldeko Asia'n (India'n edo Zeilan ugartean) sortu zala uste dute eta aldien burura, aleunka urteen ondoren, iparraldera eta ospelaldera zabaldu zala eta leku berriotan eguezi ondoren, endakiz bilakaturik, Europa'ra edatu.

Beste batzuk berriz, asierako indierle aren adar bat dala diote, aldebanatara sakabanatu ondoren eta leku berrietako bizierara oitutzen ioan, peko endaki ugarietara aldabiatuta.

Beste batzuk ordea, eztigille erlearen sorlekua eta edalekua, Europa erdian iotzen dute eta Iakitun Gizona (Homo sapiens), erenaro erdi aldera (terciario medio) agertu baiño 56 milloi urte aurreagotik.

Zenbaitek, erletarikoak, peko erenarokoak (terciario inferior) eta eztierlea, peko laurenarokoa (cuaternario inferior) iotzen dute.

Lagunarteko erleen artean, edo erletarikoetan, lau sail nagusienak aipa gentzazke: Erlaztiak (camoatí) erlerik txikienetakoak, miñik ia ematen ez duan ezpi xorriakin; Eztiliztorrak, ezpirik gabe (meliponas); Kotxorro edo Erlamiñoak (Bombus)(Abejorro) eta Eztierleak, eztenakin (Apis).

Eztierletarikoetan, eztigintzarako gai diranetan, 5 endaki aukera genezazke: Indierraldoia (Apis dorsata), erleetan, aundiena; Lorerlea (Apis florea) edo Indierle ziztorra; Indierlea (Apis indica); Zerandar erlea (Apis cerana); Eztierlea (eztigillea naiz eztiekarlea) (Apis mellifera).

Ontan ere erderak, izenakin, euntalako naspilla sortu digu.

1758'gn. urtean, Linneo'k, Apis mellifera izena eman zion, eztiekarlea alegia.

Okerraz iabetu zanean, Apis Mellifica 1761'gn urtean izena aldatu zion, eztigillea alegia.